top of page

SCRATCH MATEMATIKA

Scratcharen bidez matematika landu daitekeela ikasi genuen. Gu gehien bat irudi geometrikoak egiten aritu ginen baina horretarako prozedura jakin bat jarraitu behar zen. Gehien gustatu zitzaidana zera izan zen, esan zuenean matematika landu behar genuela, beti bezala tristatu egin nintzen, ez baitut ezertxo ere gogoko arlo hau. Baina egiten hasi ginen heinean gozatzen ari nintzela konturatu nintzen eta denbora ziztu bizian igaro zitzaidan.

​

Horrez gain, irakasleak ez zigun inola ere erantzunik ematen. Beraz, ariketetan probatzen joan behar genuen, angeluren bat gaizki bazegoen zenbakia aldatu eta aldaketa ikusita ondo gindoazen edo ez konturatzen ginen.

​

Laugarren ariketarako guztietan formula berdina erabiltzen ari nintzela ohartu nintzen eta orduan hortik aurrerakoa askoz errazagoa iruditu zitzaidan, formula aplikatu besterik ez bainuen egin behar.

​

Klasea bukatzeko, ariketa zail bat jarri zigun irakasleak. Gainontzeko ikasleek nahiko erraz burutu zuten ariketa baina pausu guztiak jartzen joan zirelako. Nik ez nuen horrela egin nahi izan, formulak aplikatu nahi nituen eta beraz ez zidan denbora eman amaitzeko, era honetan oso zaila baitzen ariketa. Hala ere, esan behar dut gustuko izan nuela matematikako arlo hau.

HAUSNARKETA

2 ordu iraun zituen klase honek burura ideia asko ekarri zizkidan. Lehen Hezkuntzan matematikak horrela irakatsiko balira, umeek gozatu egingo lukete arlo hau ikasten, gainera askoz laguntza gutxiago jasotzen dutenenez eta ahal ere ariketak egiteko gai izango liratekeenez, euren buruan konfiantza berreskuratuko lukete. Are garrantzitsuagoa ikusten dudana da, gaur egun matematika jada hitz negatiboa dela esan daiteke. Baina programa honen bidez pentsaera hori berriro ere aldatu daitekeela imajinatzen dut.

​

Gainera, matematikak Scratcharen bidez emateak ikasleei onura izugarri ekarriko lizkiekeela pentsatzen dut. Hasteko, independenteagoak bihurtuko lirateke, ez baitaude irakaslearen  horren menpe. Hori bakarrik ez, gure klasean ikusi zen bezala kooperatibismoa ere bultzatuko luke. Ikasle batek bere ikaskide batek arazoak dituela ikustean, laguntzeko gogoa sartzen da, zuk eginda baitaukazu eta frogatu nahi baituzu.

​

Hau guztia esanda, eskerrak besterik ematea ez zait geratzen, matematikak ere dibertigarri eta interesgarriak izan daitezkeela erakutsi baitzidaten.

bottom of page