GORKIXIO
CODE
Atal honetan CODE.org webgunearekin izandako esperientzia azalduko dizuet. Webgune honetan sartu bezain laster programazio joko eta ariketa ugari agertzen dira. Horietatik nik bi kurtso aukeratu behar izan ditut, lehenengoa hogei orduko kurtso azeleratu bat eta bigarrena berriz, gutxi gora behera ordubete irauten duen Minecraft-eko tutoriala. Hasteko, Scratcha eta kodetu ezagutzea baliagarria egin zaidala aitortu beharra daukat, zenbait gauzetan antzekotasunak daudelako.
​
Hogei orduko kurtso azeleratuan hogei maila ezberdinetako jarduerak gainditu behar dira. Hogei maila ezberdin horiek bi zatitan daude banatuak, burutu beharreko ariketak eta lineaz kanpoko ekintzak daude.
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
Bi zati hauek alternaturik daude eta orain arte gertatu den bezala, hasierako mailak gainditzea tontakeri bat dela esan daiteke, baina aurrera egin ahala zailtasun mailak ere gora egiten du. Hori horrela, kurtso azeleratu hau hasieran oso erraza da baina zailtasunak geroago azaltzen dira.
​
Orain ez naiz ongi oroitzen zein maila zen konkretuki, baina bertan guztiz trabatua geratu naiz. Ez da txantxa, laguntza eskatu behar izan dut eta gelakide baten azalpenak entzun ondoren igaro dut maila hori. Artistaren eta baserritarraren zati batzuk iruditu zaizkit gainditzen zailenak.
​
Hala ere maila guztiak igarotzea lortu dut eta badirudi diploma bat eskuratu dudala:
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
Bigarren kurtsoan hainbat aukera zeuden, horien artean Frozen eta Ice Age. Baina nik Minecraften kurtsoa egitea erabaki nuen, nahiz eta inoiz ere jolastu ez dudan joko horretan. Badaukat lehengusu bat guztiz biziatua dagoena Minecraft jokoan, beraz horixe erabaki nuen.
​
Esan beharrik ez dago, kurtso azeleratua amaitu ondoren bigarren kurtso hau egitea oso erraza izan dela, ia ez dut zailtasunik izan. Jokoaren helburua pertsonaia ardiarengana eramatea zen, besterik gabe. Hamalau maila ezberdin gainditu ondoren, beste diploma bat eman zidaten.
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
![](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_ef3a606841fc4b55b55028b288d8fd7e~mv2.png/v1/fill/w_600,h_280,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_ef3a606841fc4b55b55028b288d8fd7e~mv2.png)
![](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_8cec58419bfd410699f688c637caee5b~mv2.png/v1/fill/w_603,h_279,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_8cec58419bfd410699f688c637caee5b~mv2.png)
![](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_4d8878280258497b9ec95720e47d7dbe~mv2.png/v1/fill/w_640,h_290,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_4d8878280258497b9ec95720e47d7dbe~mv2.png)
![](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_00f9be55ed2a47b6b45475c029e36909~mv2.png/v1/fill/w_599,h_340,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_00f9be55ed2a47b6b45475c029e36909~mv2.png)
![](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_c083bff148a8407fa3d3f78529932895~mv2.png/v1/fill/w_599,h_337,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_c083bff148a8407fa3d3f78529932895~mv2.png)
![](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_a48e939b5b4e47d1aec8c546d07582b6~mv2.png/v1/fill/w_600,h_349,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_a48e939b5b4e47d1aec8c546d07582b6~mv2.png)