top of page
ENTRE MAESTROS

Dokumental honetan irakasle batek hezkuntza nolakoa izan beharko litzatekeen azaldu nahi digu eta bere hezkuntza sistema berria egokia dela frogatzeko, esperimentu bat burutzen du hamaika ikasleekin hamabi egunez. Berak dioenez, gaur egungo hezkuntza sistemaren bidez ikasleek ezin dezakete bere potentzial osoa erakutsi edo esplotatu, ezta garatu ere.

​

Garbi dago esperimentuak arrakasta izaten duela, hamabi ikasleek auto-konfiantza eskuratzen baitute eta konfiantza hori izanez gero edozein oztopo indar gehiagorekin hartzen dela erakusten baitu. Hasieran ikasleak lotsatiak eta isilak ziren, pentsamendu eta sentimenduak eurentzat gordetzen zituzten, ez zituzten kanporatzen. Baina pertsona honek komunikazioaren bidez, irakasle eta ikasle arteko harreman hori indartu eta garatzen du, honela ikasleak erosoago sentitzen dira eta lehen zeuzkaten beldurren zati handi bat atzean uztea eskuratzen dute.

​

Gainera, irakasle honek planteatzen dituen jardueren bidez ikasleek euren burua hobeto ezagutzeko aukera daukate, pentsaera kritikoa garatzen dute eta edukiak ikasteaz gain baloreak ere ikasten dituzte.  Ezagutzen ez ditugun pertsonekiko aurreiritzien eta izan beharreko jokabidearen inguruan ere hitz egiten da dokumental honetan. Pertsona bakoitzari den modukoa bezala izaten utzi behar diogu, ezin dugu bere jarrera eta izaera baldintzatu, bestela ez baita libre izango eta ez da gustura sentituko.

​

Niri asko gustatu zait dokumental hau, irakasle honek bere atentzio guztia ikasleen garapen egokia eman dadin zer egin behar den aurkitzen jartzen baitu. Horrez gain, gaur egungo hezkuntza sistemak behar dituen zenbait aldaketa proposatzen ditu, ikasleek beren etapa eskolarra motibazio gehiagorekin har dezaten eta ikastetxeekiko gorrota jaitsi dadin. Honela, ikasleak ez lirateke behartuak sentituko ikastera, gustuko gauza bat edo motibagarria den zerbait egiten arituko bailira.

​

Esperientzia propiotik hitz eginez, oraindik are arrazoi gehiago duela pentsatzen dut. Praktiketan egon nintzen ikastetxean garrantziari erreferentzia egiten zion eskala bat zegoen, non irakaslea ikasleen gainean kokatzen zen. Ikasleek oraindik testu liburuak erabiltzen dituzte eta ez dira baliatzen orain dauzkaten abantaila guztiez. Testu honetan harremanekiko estutasunaz hitz egiten da, eta metodo hau abian jarri beharko litzatekeela pentsatzen dut, nire praktiketako ikastetxean ikasle irakasle harremana oso hotza baitzen. Irakasleek egunero berdin egiten zuten lan ez zuten euren metodologia bariatzen eta beraz haurrei eskola aspergarria egiten zitzaien.

J. Adell, IKTren erabilpenak

Jordi Adell, unibertsitateko irakasleak, bideo honetan hainbat gai jorratzen ditu. Baina niri gehien gustatu zaidana berak esandako pare bat egi izan dira. Lehenengoa, irakasleak teknologia berrien beldur dira, hauek gailendu egingo zaizkiela pentsatzen baitute eta horrek euren etorkizunak zalantzan jarriko lituzke. Eta bigarren egia, teknologia berriak erabiltzen ikastea ez dela ezaguera kontua baizik eta jarrera kontua.

​

Guztiok dakigu teknologia berriak, hau da, ordenagailuak, interneta eta abar etorkizuneko hezkuntzaren ardatz eta oinarria izango direla. Dagoeneko herrialderen bat aurreratu da eta abian jarria dauka teknologia berrien iraultza, Suediak esate baterako, eta Espainiako zein Euskal Herriko gune batzuetan jada murgiltzen hasiak daude mundu honetan.

​

Irakasle asko ez daude ohituak irakaskuntzan interneta erabiltzen eta egoera hau guztiz ulergarria da, beraiek ez baitute sekula erabili teknologia hezkuntzan, beti testu liburuez baliatu dira. Horregatik pentsatzen dute orain aldaketekin hasteak zailtasunak besterik ez zituela ekarriko, baina guztiarekin bezala orduak sartu ezkero oinarrizkoena berehala ikasten da.

​

Hala ere, ikasketa modu honek ere baditu bere puntu negatiboak, ikasleak moztu eta itsasten ikasi orduko hori besterik ez dute erabiliko eta horretara berehala ohituko dira. Honek, ikasleek euren eduki propioak eraikitzea oztopatzen du eta hori beraien garapenerako kaltegarria da, ez baitute ikasiko.

​

Amaitzeko, Jordi Adellek garbi uzten du IKTeetan protagonistak ikasleak direla. Izan ere, umeek errepikapenaren eta birsaiatzearen bidez erantzuna eskuratzea ahalbidetzen baitu. Hau da, independenteagoak izaten ikasten dute.

​

Bideo ikusi dudanean, nahigabe bertan esandakoa nire praktiketako eskolarekin alderatzeari ekin diot. Hilabete eman dudan ikastetxe honetan teknologia berriak ez dira ia ikutu ere egiten. Gure gurasoek ikasi zuten bezala ikasten ari dira gaur egungo haurrak eta hori onartezina da. Testu liburuak irakurri eta bertako ariketak egin, ez dago besterik. Bada metodologia honi bira bat ematen hasteko garaia, praktikotasuna hazten hasi beharko litzateke, ikasleek gaur egun ez dituzte lehenagoko umeek zituzten helburu berak, beraz metodologia ere ezin daiteke berbera izan.

Learning to code / CODE for LEARNING

Bideo honetan Scratcha erabiliz egin daitezkeen gauza ezberdin eta interesgarriak azaltzen dizkigu Mitch Resnickek. Berak ama zoriontzeko scratcharen bidez bideo bat egitea erabaki zuen eta harrituta geratu zen jendea programa hau erabiliz zein gauza ederrak sortzeko gai den ikustean.

​

Garbi dago scratchak hezkuntzan ikasleen sormena garatzea duela helburu. Irakasleak gai konkretu bat jarriko balu eta ikasleei honi buruzko scratch bat eginaraziko balie, lan guztiak ezberdinak izango lirateke, ikasle bakoitzak bere ideiak garatuko bailituzke.

​

Esperientzia propiotik hitz eginez esan dezaket programa hau oso baliagarria eta erabil erraza dela. Hasiera batean kosta egiten da, baina guztiarekin bezala ordu batzuk igaro ondoren “trukoa harrapatu” eta oso dibertigarria da, zure sormena garatzen laguntzen baitizu.

​

Nire wixeko beste atalen batean esan dudan bezala, programa hau hezkuntzan erabiltzea oso interesgarria dela pentsatzen dut. Hasteko ikasleen motibazioa igo egingo litzateke, eta horrez gain, indepenteagoak bihurtuko lirateke eta lehen esan bezala, euren sormena garatuko litzateke.

​

Hori guztiaz gain, ziur nago ikasleei Scratch programa gustatuko litzaiekela. Beraz, ikastetxera motibazio altuagoarekin joango lirateke eta ez orain joaten diren bezala. Horrez gain, ikasteko gogoa piztuko litzaieke eta intriga horretatik abiatuta askoz ere gehiago ikasiko lukete.

Ideas para el desarrollo de una nueva sociedad

Bideo honetan zehar, Koldo Saratxaga enpresari euskaldunak, gaur egungo hezkuntza sistema kritikatzen du. Baina hori bakarrik ez, bere ustez metodologia eta irakaskuntza eredu berriak nola eraiki beharko liratekeen ere esaten du.

​

Saratxagak berak dituen enpresetako langileen eta ikastetxeetako ikasleen arteko lotura bat sortzen du. Berak argi uzten du garrantzitsuena pertsona dela eta ez produktua, eta pertsonok egiten dugun lehengo gauza sentitu da, ondoren pentsatzen hasten gara eta bukatzeko eginbeharrari ekiten diogu. Horrexegatik hezkuntzak ez du ikuspegia ongi ardazten, kalifikazioetan besterik ez baita oinarritzen eta bakoitzaren sentimendu eta garapenak ahaztu egiten ditu.

​

Kalifikazioekin jarraituz, Koldo Saratxagak dio ezin daitezkeela ikasle guztiak azterketa berdinarekin ebaluatu, ikasle bakoitza bakarra eta paregabea baita. Eskolak indar gehiago eman beharko lioke ikasteko nahiari, jarrerari eta garapenari.

​

Beste garrantzizko puntu bat ikastetxeetan galtzen dena, ikasleek izan behar dutela ardatz. Ikasgela baten barruan ikasleak izan beharko lirateke ardatz, sortzaile izateko aukera izan dezaten eta honela euren potentziala erakuts dezaten.

​

Amaitzeko, pertsona bakoitzak zer lortu nahi dugun garbi izatea ezinbestekoa da, helburu konkretu batzuk izanez gero, prozesua errazagoa eta eraginkorragoa izango da eta honela estrategiak hasieratik garatu daitezke.

​

Azterketeei buruz duen pentsamenduekin guztiz ados nago ni. Ezin daitezke ikasle guztiak galdera berdinez osatutako dokumentu baten bidez ebaluatu, horrela ez baitugu euren gaitasuna ezagutuko. Azterketari garrantzia ematea ulertzen dut, baina ez orain ematen zaion beste garrantzi. Prozesua eta garapena askoz ere garrantziatsuagoak direla pentsatzen dut, bertan ikasle bakoitzaren esfortzua ikus baitaiteke, ikasteko izan duten gogoa. Hala ere, tamalez, gaur egungo ikastetxeetan oraindik ere garrantzi duena azterketa da, baita LHen ere.

Gaur egungo hezkuntza orain dela hogeita hamar urte zegoenaren berdintsua dela dio Sugata Mitrak, beraz gaur egungo hezkuntza sistemari zaharkitua dagoen kritika leporatzen dio. Egoera honek bira eman behar duela frogatzeko hainbat esperimentu burutu ditu Indian, ume eta ordenagailuez baliatuz erakutsi du edonor dela gai ordenagailu bat maneiatzeko, nahiz eta ama-hizkuntzan ez egon.

​

Sugata Mitrak egungo hezkuntza sistemaren guztizko eraldaketa bat aldarrikatzen du, baina nik ez dut uste hori egin behar denik. Hezkuntza gizartearekin batera pixkanaka-pixkanaka eraldatuz joatea izango litzateke ideala, beraz ez litzateke batere gaizki etorriko gaur egungo hezkuntza sisteman teknologia berriak eta hauen programak sartzen hastea, IKTak esate baterako.

​

Gizon honek azterketak ere baztertu nahi ditu eta kasu honetan ni alde nago, nahiz eta horren erradikala ez naizen. Nire ustetan azterketari egin beharko litzaiokeena garrantzia kendu da, ezin dezake ebaluazio guztian egindako lanak berdin edo gutxiago balio azterketak  baino. Hiru hilabeteetan zehar igarotako prozesu guztia atzean uzten da eta garrantzia egun batean bi ordutan egindako lan batek dauka, zeren eta azken finean nire ustez azterketa bat hori da, lan bat gehiago.

​

Bideoa hau ikusi ondoren, aditzera ematen dela dirudi irakasleak etorkizunean ez direla beharko. Garbi dago irakasleek garrantzia galduko dutela ikasleak “autosufizienteagoak” izango direlako, baina hala ere nire ustez irakasle baten postura hezkuntzan ezinbestekoa izaten jarraituko du. Ordenagailuek ezin baitute ikaslearen emozioak ulertu, hori horrela, ume bat kontsolatu beharko denean irakaslearen rola oso garrantzitsua izango da, euskarri moral bezala izendatu daiteke. Horrez gain, irakasleek baloreak transmititzen jarraituko dute.

​

bottom of page