top of page

IRRATIGINTZA

Estu&Larri taldeari elkarrizketa

Aurtengo kurtsoan ere irratigintza landu dugu. Egun batean Gasteizko Hala Bedi irrati libreko gizon bat etorri zitzaigun klasera irrati honi buruzko aurkezpen edo azalpen bat ematera.

​

Azalpen honen ondoren bi dinamika edo jarduera burutu behar izan genituen. Lehengo jarduera, guk nahi genuen gaiari buruzko kapsula bat sortzea zen, ondoren Hala Bedi irratira bidaltzeko. Bigarren jarduera berriz, Hezkuntza eta Kirol fakultateko fakultatean bertan ikasleok irrati saio bat sortzea zen.

​

The Ñords taldeak geure kapsula hazten ari den musika talde bati elkarrizketa izango zela adostu genuen. Hori horrela, Estu&Larri taldeko tronboia den Andoniri egin genion elkarrizketa. Elakrrizketa hau oso ongi eta erraz irten zen, zailtasunak musika elkarrizketarekin batu behar genuenean iritsi ziren.

​

Hala ere, azkenean guztia ongi irten zen eta kapsula txukuna egin genuela pentsatzen dut.

​

Lehenago esan dudan bezala, bigarren jarduera magisteritzako unibertsitatean irratsaio bat egitea zen eta nahiko ongi irten zela uste dut. Hala ere, nik esperientzia pixka bat banuen, Ordiziako Urdaneta Oinguren ikastetxean, lehen hezkuntzako urte guztietan zehar ostiralero irratsaio bat egiten baikenuen, adin guztietako ikasleek nahastuta hartzen zuten parte, hiru zikloetako, sei maila ezberdinetako neska-mutil guztiak nahastuta.

​

Oso dinamika egokia zen, sozializazioa bultzatzen baitzuen eta horrez gain ikasle askok beren beldurrei aurre egiten baitzien. Hasiera batean lotsa sentitzen genuen baina lehendabiziko hamar minutak igarota, ikasle guztiak eroso sentitzen ginen.

Elkarrizketa - Estu&Larri
00:00
bottom of page