GORKIXIO
SCRATCH
Scratcha oso programa baliagarria dela esaten hasi beharra daukat, hainbat kontzeptu ezberdin lantzen laguntzen baitu. Gainera guztiz doakoa da, interneten aurki baitaiteke. Jokoaz eta entretenimenduaz baliatzen da, programatzen erakusteko.
​
Gure kasuan, IKTeko lehengo orduetan Scratcha banaka probatzen aritu ginen eta aitortu beharra daukat hasieran ez zidala inolako interesik piztu, denbora galtze bat iruditu zitzaidan. Teknologia eta ni ez gara oso ondo moldatzen eta beraz hasieratik oso mentalitate itxiarekin hasi nintzen. Banakako probaketa hau beraz ez nuen asko gozatu.
Ondoren binakako lan batean murgildu ginen, non fikziozko iragarki bat garatu edo sortu behar genuen. Momentu honetatik aurrera izan zen Scratch programa ulertzen eta disfrutatzen hasi nintzenean. Honetan zerikusi handia izan zuen nire laneko bikoteak, berak gehiago ulertu eta kontrolatzen zuen eta pixkanaka-pixkanaka erakusten joan zitzaidan.
​
Behin gauzak kontrolpean, iragarkia askoz ere eramanerrazagoa egin zitzaigun eta lan txukuna irten zitzaigula pentsatzen dut.
​
Amaitzeko bigarren lan bat burutu behar izan genuen lauko taldeetan, ondoren Komunikazioko arloan aurkeztu beharko genuena. Lan honetan gauza berriak ikasi genituen taldekideon ahotsak Scratchean sartzen adibidez. Lau partaiderekin ideia ugari irteten zitzaizkigun eta hainbeste gauza egin nahi izan genituen, azkenean ez genuela lana ongi amaitzerik lortu. Beraz, lana ez zen guztiz ona izan, baina hala ere, moldatu ginela pentsatzen dut.
​
Irakaslearen posturari buruz hitz egin behar dudala iruditzen zait. Hasiera batean oso galdua sentitzen nintzenean eta laguntza eskatzen nuenean irakasleak esaten zidan bakarra zera zen: “ez dakit, probatu aber” “kuxkuxeatu” “saiatu beste era batean”… Honek amorru izugarria ematen zidan. Baina azkenean ulertu nuen berak aukeratutako irakasle postura hori. Nik galde egiten nion guztietan berak nola egiten zen esango balit, ez nuen nire kabuz ikasiko edo sinpleago esanda ez nituen gaitasunak barneratuko. Beraz, Jon Bustilloren irakasle rol horrek lagundu zidala pentsatzen dut.
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
![](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_84ee89a3c40842a08827d26c4c7e25a6~mv2.png/v1/fill/w_664,h_286,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_84ee89a3c40842a08827d26c4c7e25a6~mv2.png)