top of page

1. ESALDIA

Título del sitio

Esaldi honek tontakeria bat dirudi, baina hau gurasoen pentsamenduen barnean kokatzen da. Nire gurasoek behin baina gehiagotan protesta egin didate esanez gaur egungo teknologia berrogeita hamar urtetik gorakoak atzean uzten hasteko dela.

​

Nire aita eta teknologia berriak ez dira batere ongi moldatzen, baina hala ere smart phone bat dauka eta oso gutxitan onartu ditu tramankulu honek dakartzan onurak. Zenbat aldiz entzungo nion “Lehengo mobillekin bastante hobe bizi ginen, deitzeko eta hitzeiteko bakarrik balio zuelako, ikusi gaur egungo gaztek nola daren sartuta pantallatan” esaldia. Eta kasu honetan berarekin ados egon ninteke, mugikor hauek izugarriak dira baina hain dira interesgarriak non menpekotasun izugarria sortzen dute.

​

Agian mugikorrek baina gehiago, deskargatzen diren aplikazioek sortzen dute menpekotasuna, WhatsApp-ak, Facebook-ak, SnapChat-ak esate baterako.

2. ESALDIA

Esaldi honekiko guztizko adostasuna erakutsi nahi dut, jende helduak ez du ezer lortuko protestatuz. Beraz, ikaskuntza berri hau gogo-txarrez  hartu baino, pixkanaka-pixkanaka hartu ezkero, nik uste helduek ere disfrutatuko luketela gaur egungo teknologia berrien abantailez.

​

Gainera tramankulu hauek maneiatzen ikasi ezkero, beren semeekin eta egungo gizartearekin askoz ere gauza gehiago izango lituzkete komunean eta horrek esan nahi du integratuago biziko liratekeela.

​

Hala ere esan beharra daukat, egoera hau ematea oso zaila ikusten dudala, batez ere etxean dudanagatik. Aitak teknologia berriekin duen lotura bakarra mugikorra da eta beste aukerarik geratu ez zitzaiolako. Mugikorrean deskarga ditzakeen aplikazioak ez ditu ikusi ere egin nahi eta zer esanik ez ordenagailua. Horregatik diot, zaila ikusten dudala helduen eta teknologia berrien arteko harremana.

3. ESALDIA

Entzun gabe nuen esaldi bat da hau, eta izugarri gustatu zait, gainera erreflexiora bultzatu nau, beraz oso interesgarria dela pentsatzen dut.

​

Gaur egungo teknologietatik kanpo mantentzen diren helduei erakutsi behar zaiena ez da hauek nola erabili, baizik eta hauek erabiltzen nola ikasi. Helduek aurkitzen duten arazo handiena ez baita teknologia berriak nola erabili, daukaten arazoa da ez dakitela nondik hasi hauek erabiltzen ikasten.

​

Horregatik, asmatu beharko litzatekeena laguntza bat izan beharko litzateke. Gurasoak deseroso sentitu ez daitezen eta horrela euren motibazioa haz dadin. Ikasteko gogoa piztu ezkero, ziur nago berehala ikasiko luketela eta gazteek  bezain beste erabiliko lituzketela abantaila hauek.

​

Besterik gabe, helduen eta teknologia berrien arteko harremanaren gakoa ikasketa prozesuan aurkitzen dela pentsatzen dut.

4. ESALDIA

Esaldi honek begi-bistakoa den zerbait dio, ikaskuntza prozesu honetan familiak batera egiten badu lan, elkarlanean, familiako kide bakoitzak gainontzekoen ikaskuntza metodoa hobe ulertu eta gehiago errespetatuko lukeela.

​

Gainera gertutasuna lantzeko modu egoki bat dela uste dut, umeek gurasoek nola ikasten zuten jakinez eta alderantziz, gurasoek gaur egun beren semeek nola ikasten duten ikusi eta ikasiz. Hau da, momenturen batean besten azaletan jartzea.

​

Hala ere, nire familian egoera hau ematea oso zaila ikusten dut. Amak ez lituzke pega askorik jarriko, teknologia berrien munduari buruz nahiz eta gutxi ulertu, bertan murgiltzea gustatuko litzaiokeelako. Baina aitaren kasuan, oso garbi dauka bere bizitzako berrogeita hamar urteetan ez badu hauek erabiltzeko beharra izan, ez duela hil arte teknologia berriak erabiltzeko beharrik izango. Lanean ere, enpresa txiki batean egiten duenez lan, gauza informatikoez gazte bat daukate lanean eta gainontzekoak nire aita bezalakoak dira. Beraz, lanean ere teknologia berriaren faltarik ez du sumatzen.

5. ESALDIA

Esaldi honek oroitzapen izugarri ekarri dizkit gogora, bertan esaten dena ia familiar guztiek esan baitidate, gurasoek, osaba-izebek, amonak… Teknologia berriek edota ikastetxean irakasten dizutenak baina dezente garrantzia gehiago daukala kalean ikasten denak, hau da, “la escuela de la vida”-n ikasitakoak.

​

Hau hainbat filmetan ere agertu ohi da, ikastetxean izugarri ikasi eta gero, lan munduan murgildu eta izugarrizko zaplaztekoak ematen dizkizu bizitzak. Beraz, benetan garrantzitsua dena bizitzak edota benetako errealitateak erakusten eta irakasten dizuna da, egunerokotasunean.

6. esaldia

Baieztapen honekin guztiz bat nator, irakasleen eginbeharra ikasleek sor dezaten baliabide eta egoera egokiak ematea da eta ez gaitasunak prest ematea eurek erabili besterik egin ez ditzaten.

​

Gaur egungo gazte jendea oso ohituta gaude guztia eginda jasotzeaz, baina horrek ez gaitu laguntzen. Egin behar dena da, baliabideak ematea guk gure irudimena erabiliz sortu ahal izateko, eta guk sortutako proiektua pixkanaka-pixkana hobetzen joango ginateke berregituraketaren bidez.

​

Aurrera pausu izugarria izango litzateke ikastetxeetan ikasleen iniziatiba garatzea helburua izango bazen. Honela umeen autoritarismoa, independentzia eta batez ere sormena garatuko baitziren.

7. esaldia

Esaldi honek dioena da, gaur egungo hezkuntza sisteman ikasleek ez dutela pentsatzen nola ikasi, hori irakasleen lana baita eta umeek egin  beharrekoa irakasleak esaten duenari kasu egitea da.

​

Garbi dago pentsaera hau okerra dela, ikasleek pentsatuko balute nola ikasi, bakoitzak bere metodologia pertsonala garatuko luke, bakoitzaren onurak bilatuz. Horrela ikastetxeen moldea era egoki batean apurtuko litzateke, ez bailuke irakasleak beti esango zer egin eta nola.

​

Aurreko esaldiren batean esan dudan bezala, gaur egungo gazteak dena egina jasotzera ohituak gaude eta bada garaia geure onerako gure kabuz lan egiteko gai izaten hasteko. Honela gure dependentzia jaitsi eta gaitasun eta edukiak igo egingo lirateke.

8. esaldia

Liburuko esaldi honek dioen bezala, garbi dago ikaskuntzak gizartean joera negatiboa duela. Bestela esaldiko adibidea irakurri besterik ez dago, etxe guztietan edo nirean behintzat gertatzen denarekin bete-betean asmatzen baitu.

​

Umeei askotan zigor moduan ez baino, eginkizun negatibo bezala saltzen dizkiegu ikastetxetik dakartzaten ariketak. Askotan entzun dugu “lagunekin jolastera kalera joan nahi baduzu, lehenengo etxerako lanak bukatu beharko dituzu”. Honela ikasleak positibo bezala ikusten duena ekintza (lagunekin jolastu), atzeratu egin beharra dauka lehenengo beste ekintza bat (etxerako lanak)burutu behar baitu, beraz gogoko duen hori atzeratzen dionari gorrotoa hartzen diote haurrek.

​

Horrela sortzen da motibazio falta. Bilatu behar dena ikasleen intereseko gaiak dira, etxerako lanak egitea pisu bat bihurtu ez dadin. Hala ere, ni ez nago etxerako lanen batere alde, ikastetxean igarotzen dituzten orduak nahiko direla pentsatzen baitut, gero etxean berriro ikastetxeko gauzekin bueltaka ibiltzeko.

9. esaldia

Esaldi honek familietan mantendu behar dena baloreen zintzotasuna eta  pertsonekiko errespetua dela azpimarratzen du.

​

Oso ongi dago hezkuntza sistema aldatzea ikasleak sormena garatu dezaten edota independenteagoak izan daitezen lortzeko,  baina ez dugu ahaztu behar zerk duen berebiziko garrantzia bizitzan eta horiek pertsona bezala eduki baloreak dira.

​

Norbanako bat naiz eta munduko pertsona adituena izan, nahiz eta izugarrizko sormena eduki, nahiz eta munduko azkarrena izan, ez baditu balore batzuk barneratuak, pertsona bezala puntu izugarri galduko ditu.

​

Ezagutzen ez zaituen edonork zugatik espero duen minimoa balore batzuk edukitzea da, gero sormena baduzu eta eduki eta gaitasun asko menderatzen badituzu hobe, baina lehengo gauza zintzotasuna eta errespetua dira aipatu bezala.

10. esaldia

Liburuko paragrafotxo honen ideia nagusia sexuak ez duela zerikusirik da, ez teknologian eta ez beste gizarteko edozein arlotan.

​

Ideia hau ez zen aipatu ere egin beharko, dagoeneko hogeita batgarren mendean egoera hau menderatua egon beharko baitzen, pentsamendu matxistak gaindituak egon beharko lirateke. Ulertezina egiten zait oraindik ere pentsamendua antzinaroan daukaten jendea ikustea.

​

Mundu guztiak dakigu, haiek frogatu eta erakutsi digutelako egunerokotasunean, ez dagoela inongo diferentziarik gizon eta emakumeen artean. Gizonak egiteko gai gauza diren guztiak, emakumeek eran egin ditzakete. Arrazismoaren egoera berdintsua da, batean arraza bat bestearen gainetik dagoela pentsatzen da eta bestean berriz sexu bat besteari gailentzen zaiola…

laburpena

Liburua hasi eta berehala idazleak gaur egungo belaunaldien eta aurreko belaunaldien arteko konparaketa bat egiten du. Gaur egungo umeek dauzkaten baliabideak izugarriak direla dio. Edozein zalantza baldin badaukate gauza bat bakarrik besterik ez dute egin behar, interneten kontsultatu. Hori horrela, haurrak mundu teknologiko batean bizi direnez, gurasoei mundu honetan zertxobait murgiltzea ez litzaiekeela batere gaizki etorriko dio liburuak. Dakigun bezala guraso asko ez dira gustura sentitzen arlo honetan, baina hori ulertzen saiatu ez direlako da, inoiz ez da berandu probatzen hasteko. Gurasoek egin behar ez dutena, ziberabestruz bihurtu da, burua ezkutatu eta ikasketa-inguruneko aldaketak ukatu.

​

Teknologia berriek, batez ere ordenagailuek, egungo haurrei ikasteko modu berri bat irakatsi die. Esperimentazioa eta behaketaren bidez ikastea posible dela ikusi dute umeek, askok ordenagailuan ibiltzen horrela ikasi baitute, beraiek sortutako akatsetatik ikasiz. Hala ere, konputagailua garrantzitsua da programatzeko aukera ematen duelako eta hori da gazteei gehien gustatzen zaiena, egiten dutenarekiko kontrola izatea dute gustuko.

​

Ikasteko metodo tradizionala baztertzen hasi eta alternatiba berri batzuk bilatzen hasteko ordua dela pentsatzen du liburuaren idazleak, esateko baterako software bidezko ikaskuntza. Hala ere, metodo berri honekin zalantzak sortzen zaizkio, honen atzean publizitate eta gezur asko baitago. Gainera beste ikaskuntza prozesu batzuk aipatzen ditu, etxeko ikaskuntza edo ikaskuntza naturala, bizitzako esperientziekin ikasten dena edota ikaskuntza konstruktibista, norberak bere ikaskuntza prozesua gidatzean datza.

​

Idazleak baloreei buruzko hausnarketa bat egiten du, gai hau planteatuz: baloreak etxean edo ikastetxean erakutsi behar dira? Balore hauek ikasi eta barneratzeko konputagailua erabiltzea garrantzisua dela dio eta konputagailuak umeetan arriskuak sor ditzaketela esaten dituzten ideiak baztertu behar dira. Garbi dago arriskuak egon daitezkeela, baina eskuratu daitezkeen abantailak izugarriak dira. Beraz, arrisku eta abantailen arteko balantza bat jartzen badugu, abantailak pisu handiagoa izango luketeen. Ikasten jakitea da etorkizunerako balio duen gaitasun bakarra, hau da, gaztetxoen gero eta independentzia handiagoa. Epe luzera, prozesu honen ondorioz, desagertu egingo dira eskolako ikasketaren eta etxeko ikasketaren arteko mugak.

​

Gurasoak beren seme-alabekin erlazionatzeko bide berri bat izan daitezke teknologia berriak, hau da, familiaren kohesioa lortzeko baliabide berri bat eta horrez gain, familiaren ikasketa-kultura aberasten da. Gainera elkarrekintza eta kooperatibismoaz baliatuz euren arteko harremana estuagoa izatera irits daiteke, zalestasun komunak bilatu eta partekatuz. Honela idazleak gurasoak seme-alaben tokian kokatzera eta seme-alabak gurasoen tokian kokatzera gonbidatzen ditu, enpatia lantzen da.

​

Teknologia berriak gaur egungo hezkuntza sistemaren eraldaketa bultza dezaketen gakoa direla aipatzen du Papert-ek liburuan. Baina horretarako gurasoen parte hartzea eta inplikazioa beharrezkoa dela esaten du. Horrela, hezkuntzan aurrerapenak lortzeko konputagailuak erabiltzea ondorio garrantzitsuak izan ditzake nazio eta munduaren etorkizunean.

​

Laburpenarekin amaitzeko Papert-en azken hausnarketa idatziko dizuet. Ikaskuntza prozesuko hiru oinarriak zalantzan jartzen ditu, hau da, idazketa, irakurketa eta aritmetika, ordenagailuekin alderatuta. Etorkizuna jolastea eta arakatzea dela dio eta horretarako aproposena konputagailu bat dela. Izan ere, konputagailu batean beti zerbait pasatuko da baita akats egiten ere. Bere ustez hori da ikasteko modu aproposena, jolastea, arakatzea eta hanka sartzea eta horrek konputagailuen erabilerak ahalbidetzen du.

bottom of page