GORKIXIO
MAKEY-MAKEY
Zer da Makey-Makey-a ?
Makey-Makey-a plaka batean oinarritzen da eta plaka hau USB kable baten bidez ordenagailura konektatzen da. Ondoren, kable batzuk plaka horretara konektatu eta zirkuitu elektriko itxi bat osatzean datza Makey-Makey-aren erabilera. Hau horrela, hainbat proiektu edo joko interesgarri ezberdin burutu daitezke tramankulu honetaz baliatuz.
![](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_200e5adae58a4af19aa3af27e7d7095e~mv2.png/v1/fill/w_437,h_225,al_c,lg_1,q_85,enc_avif,quality_auto/7e138b_200e5adae58a4af19aa3af27e7d7095e~mv2.png)
THE ÑORDSen proiektua
Jon Bustillok klasean Maky-Makey-arekin proiektu bat egin behar genuela azaldu zuenean, gure taldeari kezkak sartzen hasi zitzaizkion ez baikenuen ezagutzen tresna hau, ez genuen sekula entzun izen hori.
​
Horregatik, interneten informazioa bilatzen eta argazkiak eta bideoak ikusten hasi ginen. Ikusitakoarekin berehala gustatu zitzaigun Makey-Makey-a, Youtubeko bideo batean gauza txundigarriak egin daitezkeela ikusi genuen eta lanean hasteko irrikaz geunden. Horretarako Ali Expressetik erosi genuen eta gutxi gora behera hilabete iraun zuen iristeko.
​
Behin tramankulu hau eskura izanda, proba sinple-sinpleak egiten hasi ginen gelan. Adibidez, Maky-Makey-a ordenagailura konektatu, ordenagailuan piano bat jarri eta taldekideetako bik kable bana hartzen zuten. Horrela, euren artean ukitzen zirenean nota bat jotzen zuten, eurek aukeratutakoa.
​
Orain bagenekiela nola funtzionatzen zuen, aurkeztu beharreko proiektua nolako izan zitekeen pentsatzen jarri ginen. Youtubeko bideoan ideia zoragarri eta dibertigarriak zeuden, baina guk geurea sortu nahi genuean. Ideia zaparrada baten ondoren, aukeratu genuen egin nahi genuena eta horretarako beharko genuen materiala hauxe izango zen:
​
-
Makey-Makey-a
-
Egurrezko xafla bat (oinarri gisa erabiltzeko)
-
Burdin haria
-
Plastilina
-
Alikateak (Burdin haria moztu ahal izateko)
-
Zinta isolatzailea
Honekin guztiarekin gure proiektua prestatzen hasi ginen, burdin hariarekin hainbat kapatako zirkuitu txiki bat (nire ikuspuntutik zailegia) eta hura igarotzeko zurtoinaren puntan borobiltxo bat zuten bi eskulan sortu genituen. Zirkuitua plastilina bidez egurrezko xaflan eta xafla zinta isolatzailearen bidez mahaian ongi itsatsi genituen. Ondoren, hau Makey-Makey-ra konektatzea falta zitzaigun, hori lortzeko lehenik eta behin Makey-Maky-a ordenagailura konektatu genuen. Bigarrenik kable bat jolasten ari zenak eskuarekin eutsi beharko zuen eta beste kablea burdin hariarekin sortutako zirkuitura lotu beharko genuen, burdin haria eroalea baita.
​
Jokoa prest egonik, probatzen hasi ginen. Jokoaren helburua zirkuitu guztia igarotzea zen burdin hariarekin sortutako borobiltxoak zirkuitua ukitu gabe, bestela soinu bat entzungo zen eta baita argi bat ikusi ere, eta zoritxarrez hasierara bueltatu beharra zegoen.
​
Proiektuaren balorazioa eta nire esperientzia
Onartzen dut Makey-Makey-a oso interesgarria iruditu zitzaidala ezagutu nuen momentutik, baina orain bere funtzionamendua ongi ezagutzen dudanetik are ikusgarriagoa iruditzen zait. Irudimena erabiliz, traste honekin joko eta proiektu pila bat burutu daitezke eta izugarrizko asmakuntza iruditzen zait lehen hezkuntzako ikasleekin erabiltzeko batez ere, baina jende helduagoarekin erabiltzeko ere oso aproposa da.
​
Makey-Makey-arekin teknologiaz gehiago ikasteaz aparte modu entretenigarri batean ikas daitekeela konturatu naiz. Ikasleek asko eskertuko lukete astean behin gutxienez horrelako dinamikaren bat.
​
Gure kasuan lehenago erabilitako Scratch-az baliatu ginen zirkuituan kontaktua zegoenean soinua egiteko. Nire ustez gure proiektua sinplea izan zen baina entretenigarria, ikasle zein irakasle askok probatu baitzuten gure lana. Arrakasta izan genuela frogatzeko hona hemen argazki batzuk:
![IMG-20170411-WA0012](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_9273850af823401d82b7a790ee0c9e91~mv2.jpg/v1/fill/w_980,h_551,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_9273850af823401d82b7a790ee0c9e91~mv2.jpg)
![IMG-20170411-WA0015](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_b8f99a3b612b4853b24f0188042124ff~mv2.jpg/v1/fill/w_980,h_551,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_b8f99a3b612b4853b24f0188042124ff~mv2.jpg)
![IMG-20170411-WA0031](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_f36d708bd03041859019a6bbb33f3ee1~mv2.jpg/v1/fill/w_980,h_725,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_f36d708bd03041859019a6bbb33f3ee1~mv2.jpg)
![IMG-20170411-WA0012](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_9273850af823401d82b7a790ee0c9e91~mv2.jpg/v1/fill/w_980,h_551,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_9273850af823401d82b7a790ee0c9e91~mv2.jpg)
Guztiz amaitzeko, gure proiektuak nola funtzionatzen zuen ongi ikus dezazuen Iñaki irakaslearen probaren bideoa ikusgarri utziko dizuet.
Mi canal
![Mi canal](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_07c4a345b464460dbb5c1d95aaae01ccf002.jpg/v1/fill/w_760,h_428,enc_auto/file.jpeg 1x, https://static.wixstatic.com/media/7e138b_07c4a345b464460dbb5c1d95aaae01ccf002.jpg/v1/fill/w_1520,h_855,enc_auto/file.jpeg 2x, https://static.wixstatic.com/media/7e138b_07c4a345b464460dbb5c1d95aaae01ccf002.jpg/v1/fill/w_2280,h_1283,enc_auto/file.jpeg 3x)
![V70411-115046](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_07c4a345b464460dbb5c1d95aaae01ccf002.jpg/v1/fill/w_183,h_103,enc_auto/file.jpeg 1x, https://static.wixstatic.com/media/7e138b_07c4a345b464460dbb5c1d95aaae01ccf002.jpg/v1/fill/w_365,h_205,enc_auto/file.jpeg 2x, https://static.wixstatic.com/media/7e138b_07c4a345b464460dbb5c1d95aaae01ccf002.jpg/v1/fill/w_548,h_308,enc_auto/file.jpeg 3x)