GORKIXIO
KODETU
Kodetu programa ez nuen lehenagotik ezagutzen eta beraz hasiera batean jokoaren helburua zein zen eta nola aritzen zen ikasten egon naiz.
​
Astronauta bat agertzen da eta argibide batzuk emanez, helmugara iristean datza joko honen xedea. Hasiera batean ikasten joateko nibel oso errazak daude, baina aurrera egiten duzun heinean jokoa zailtzen doa eta geroz eta gehiago kostatzen da.
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
Bukaerarako ezin nuen astronauta helmugara abiarazi, blokeatua geratu naiz eta ez dut lortzerik izan. Hala ere, jokoaren bidez logika lantzen da eta ni guztiz kontzentratua egon naiz bi orduetan, gainera mailaren bat pasatzea lortzen ez denean, amorrua ematen du eta izugarrizkoa buruhausteak izaten dira.
​
Hala ere esan behar dut konturatzerako klasea amaitua zegoela, hau da, denbora ziztu bizian igarotzen da Kodetun murgilduta zaudenean.
![](https://static.wixstatic.com/media/7e138b_a46805663f6b4189b8166f90718eaf97~mv2.png/v1/fill/w_638,h_320,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/7e138b_a46805663f6b4189b8166f90718eaf97~mv2.png)